28/11/2024
🔵(EUS) Ubera, plazer bat izan da.
Gaur zuekin partekatu nahi dugu abenduaren 8an etapa bat itxiko dugula, Uberarena. Sekulakoa izan da, baina etenaldi bat egingo dugu gure ametsa beste maila batetara eramateko asmoa duen bide berri bat prestatzeko.
Euskal sukaldaritza gaztearen erakusgarri izateko ilusioarekin jaio zen Ubera; bertako eta garaiko produktuak zein tradizioa errespetatuz, eta, betiere, jakinminez eta lana partekatzeko gogoz. Plateretatik haratago, amets genuen leku bat non gastronomia gure etxean, zuen etxean, bezala sentituko eta partekatuko zen.
Uberaren parte izan zareten guztioi: gure taldea, hornitzaileak, familia, lagunak eta, batez ere, zuek, gure bezeroak. Eskerrik asko denei, zuen konfiantza emateagatik, gure lan egiteko moduan sinesteagatik eta zerbitzu bakoitzean laguntzeagatik. Eta hau egiteko aukera eman zigutenei, gugan sinetsi eta prozesuan animatu gintuztenei, zuen energia guztiak proiektu berezi honetan hazteko eta eboluzionatzeki aukera eman digu.
Orain gelditzeko unea da, desikasteko, hausnartzeko, beste etxe batzuetan egiten denaz bete, eta ideia berrituekin itzultzeko. Uberaren beste bertsio bat eraiki nahi dugu, gauza bereziak sentiaraziko dizkizuena. Orain arte egin dugun bezala, zuen zerbait.
Eskerrik asko Uberaren parte izateagatik. Hau ez da agur bat, ilusio berarekin itzuliko den gero arte bat da.
Laister arte!!🫂
Axel eta Markel.