Talako kantina

Talako kantina Kafeak. Ardoak. Bierrak. Helburua bideragarritasuna da, jasangarritasuna, bizigarritasuna, eta ez errentagarritasuna.

Talako Kantinaren proiektuak lau ardatz nagusi ditu: tokikotasuna, ingurumena, kultura eta kooperatiba.

{Hurrekoa eta Kalitatezkoa}
Hurreko ekoizleak ezagutzeko lana hartzen dugu, kalitatezko produktuak eskaini ahal izateko, sasoikoak, ekologikoak, bereziak, kilometro gutxira elaboratzen direnak.

{Ingurumenaren Talaia}
Kostaldearen gainean dagoen belartza zoragarri batean kokatuta gaude eta gure inguruaz maiteminduta bizi gara. Egunetik egunera, terraza gero eta garbiago uzteko konpromisoa hartu dugu: energia berriztagarriak erabilita, hondakin gutxiago sortzen, organiko gehiago berrerabiltzen, plastikoa apurka desagerrarazten, kontzientziazio lana egiten...

{Kulturaren Topalekua}
Urtero, 40 ekimenetik gora hartzen ditugu Kantinan. antolatzen ditugu astero, udazkenetik udaberrira: hitzaldiak, errezitalak, akustikoak, dastaketak, proiekzioak... Eta jaialdia muntatzen dugu abuztuaren lehen zapatuan. Formatu txikiko ekitaldiak, baina plazer handikoak.

{Ekonomia Soziala}
Kooperatiba sortzeko erabakia hartu dugu, lana eta irabaziak zelan antolatu beharginon artean erabakitzeko. Egunez lan egin eta gauez deskantsu hartzen dugun ostalaritza-proiektua gara, bizitza erdigunean jartzen duena, merkatuaren korronte ilogikoei kontra egiten diena, gure tikian eta ahal dugun erritmoan, ikasteko askorekin eta gogotsu. Horizontea daukagu aurrean (gero eta hurreago).

Dirección

Talako Punta
Bermeo
48370

Horario de Apertura

Lunes 10:00 - 15:00
Martes 10:00 - 15:00
17:00 - 22:00
Miércoles 10:00 - 15:00
17:00 - 22:00
Jueves 10:00 - 15:00
17:00 - 22:00
Viernes 10:00 - 15:00
17:00 - 23:00
Sábado 11:00 - 23:00
Domingo 11:00 - 16:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Talako kantina publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Talako kantina:

Atajos

Compartir

Categoría